Eduki publikatzailea

angle-left Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2018-2019 ikasturtea - Euskadi)

Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2018-2019 ikasturtea - Euskadi)


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
DATA
2018-10-01
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskaerak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.
  • Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera:
  • Matrikula egitea eta 2018-2019 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:
  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko gradu-ikasketak egiteko.
  • Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.

 

Informazio gehiago

Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2018-2019 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 4. artikuluan ezarritako eskakizunak beteta.

Kontaktua: Zuzenean. Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua. Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren dirulaguntzak

Kirol, euskara, kultura eta gizarte ekintza arloan dirulaguntzak Alegria-Dulantziko Udalean

Baldintzak: a) Irabazteko xederik gabeko kirol elkarte eta klubak. b) Udalerrian erroldatutako...

HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak

Zenbatekoa: a) HABEren A1 maila: 150 euro. b) HABEren A2 maila: 200 euro. c) HABEren B1 maila...