Eduki publikatzailea

angle-left Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak

Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila
DATA
2019-12-31

Goi Mailako Ikasketak:

Xedea:

a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.

c) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ezpresentzialetan emandakoak.

d) Goi-mailako arte-ikasketak.

e) Goi-mailako ikasketa militarrak.

f) Goi-mailako erlijio-ikasketak

Epea:

1.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean bukatuko da.

2.– Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2019ko urriaren 15ean bukatuko da.

3.– Beste unibertsitate batean nazio edo nazioarte mailako programa batean parte hartzen bada, eskabideak aurkezteko epea jatorrizko unibertsitateari dagokiona izango da.

4.– Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost egun balioduneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2019ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

Deialdia

Informazio gehiago

Kontakuta:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, behea Vitoria-Gasteiz

2019/12/31

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Euskara ikasi eta hobetzeko 2019rako laguntzak Aiarako Udalean

Eskaerak: abenduaren 2tik 30era. Informazio gehiago

Erasmus Santander bekak

Edukia: Beka kopurua: 5125 bekak Zenbatekoa: •149 beka: 3.200 €. •1991 beka: 500 €. •2985 beka:...

La Caixa bekak: Europan graduondoko ikasketak burutzeko 75 beka

Edukia Goi mailako Hezkuntzako Europar Esparruko unibertsitateetan graduondoko ikasketak...