Eduki publikatzailea
Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzak
- IRAGARLEA
- Eusko Jaurlaritza. Lan eta Justizia Saila
- DATA
- 2018-11-01

Baldintzak:
a) Oposizioaren azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izana.
c) Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea.
d) Lizentzia edo gradua, gehienez ere, orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.
e) Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea.
f) Hiru urteko gehienezko epean –jarraian edo aldizka– deialdi honetan aipatzen diren oposizioak prestatzeko edozein bekaren, antzeko izaeradun graduondokoren edo laguntzaren onuradun ez izana.
g) Eskatzailea mantentzen dutenek 80.000 euro gordinetik gorako diru-sarrerarik ez edukitzea.
Zenbatekoa:
Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero.
Iraupena:
Bekek urtebeteko iraupena izango dute, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
Kontaktua:
Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz Andia, 13 Donostia-San Sebastián Gran Vía, 85 Bilbao Telefonoa: 012
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa
Edukia: Lanak: taldeka aurkeztuko dira bideo klip lanak, gutxienez 3 lagun eta gehienez 8...

Atzerrian hizkuntza-ikastaroak burutzeko diru-laguntzak desgaitasuna duten gazteentzat
Edukia: Zenbatekoak iraupenaren arabera: 6.000 € / 5.000 € / 4.000 € / 3.000 € / 2.000 €. ...

Konstituzio-zuzenbide konparatzailean eta Auzitegi Konstituzionalaren nazioarteko jardueretan prestakuntza-beka
Edukia: Hileko zenbatekoa: 1.150 €. Iraupena: 12 hilabete Informazio gehiago