Eduki publikatzailea

angle-left Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzak

Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzak


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza. Lan eta Justizia Saila
DATA
2019-10-30

Laguntzak lortzeko bete behar diren baldintzak:

Oposizioaren azken deialdian eskatutako baldintzak betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izana.

Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea.

Lizentzia edo gradua, gehienez ere, orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.

 Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo, laguntzaren onuradun izatekotan, zuzendaritza hori izateko konpromisoa adieraztea.

Hiru urteko gehienezko epean –jarraian edo aldizka– deialdi honetan aipatzen diren oposizioak prestatzeko edozein bekaren, antzeko izaeradun graduondokoren edo laguntzaren onuradun ez izana.

Eskatzailea mantentzen dutenek 80.000 euro gordinetik gorako diru-sarrerarik ez edukitzea.

 

Xedea: 

Agindu honen xedea da Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko 40 beka emateko lehiaketaren 2020ko deialdia iragartzea eta arautzea.

Zenbatekoa:

Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero 550 euro emango dira.

Iraupena:

Bekek urtebeteko iraupena izango dute, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Laguntzari buruzko informazio gehiago

kontaktua:

Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, behea -  Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Batera. Kultur proiektuak elkarrekin

Zenbatekoa: 'Batera' egitasmoan, crowdfunding formulari Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza...

'Gazte Klik Klak 2019' Certamen de video y fotografía digital

Tema: Rumores, estereotipos, tolerancia, diversidad. Premios: Se otorgarán cuatro premios....

UNIBERTSITATE IKASKETAK

Ikusi hemen dirulaguntzaren zati bakoitzeko zenbatekoa, behin banaketa proportzionala eginda.