Eduki publikatzailea
COVID-19ak eragindako osasun larrialdiko krisiak mikroenpresetan eta autonomoengan izandako eragina arintzeko laguntzen oinarri arautzaileak
- IRAGARLEA
- Ayuntamiento de Campezo
- DATA
- 2020-11-02

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira Kanpezuko udalerrian merkataritza, hezkuntza, kultura ekipamendu, jolas establezimendu eta jarduera, ostalaritza eta jatetxe jarduera eta beste jarduera batzuen esparruan jarduera ekonomiko bat egiten duten mikroenpresak eta pertsona autonomoak, edozein dela ere haien forma juridikoa, baldin eta aurrez aurreko jarduera edo jendearentzako irekiera etetera behartuta egon badira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzearen eta haren aldaketen eta luzapenen ondorioz, edo baldin eta jarduera eten ez badute baina martxoan, apirilean eta maiatzean izandako fakturazioan ehuneko 30eko murrizketa izan badute alarma egoera deklaratu aurreko seihileko naturaleko fakturazioaren batez bestekoarekin alderatuta.
Nahitaezko itxierak iraun bitartean aurrez aurreko jarduera edo jendearentzako irekiera eten edo mugatu beharraren ondoriozko eragin ekonomikoa arintzeko erabili beharko dute laguntza onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek. Hiru laguntza lerro ezarri dira:
1. Apirileko, maiatzeko eta ekaineko ur ordainagiriak 120 euro arteko dirulaguntza jasoko du.
2. Apirilean, maiatzean eta ekainean COVID-19aren inguruko aholkularitza dela-eta sortutako aholkularitza gastu osagarrien ehuneko 80raino lagunduko da diruz, 150 euroko mugarekin.
3. Negozioa COVID-19ak eragindako egoera berrira egokitzeko egindako obra edo aldaketengatik 300 euro arteko dirulaguntza emango da.
Kanpezuko Udala Samuel Picaza plaza 1 01110 Satikurutze Kanpezu
Tel.: 945 405443
campezo@campezo.eus
Eduki publikatzailea
Azken bekak

Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 3 beka
Edukia: Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da: 1. motako beka:...

Atzerrian formakuntzarako MAEC-AECID bekak gazteentzat (atzerrian arte, hezkuntza, zientzia eta kultura arloetako formakuntza)
Edukia: Erromako Espainiako Errege Akademiako (RAER) arte- eta ikerketa-egoitzen programa (ROMA...

Gazteei aisialdirako zuzendutako urteko jarduera programen eta materialerako 2021eko dirulaguntzak
Edukia: Deialdiaren xedea hau da: dirulaguntzak ematea gauzatzen laguntzeko gazte edo astialdi...