Eduki publikatzailea

null Etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak Covid19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko

Etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak Covid19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko


IRAGARLEA
Eusko Jaurlaritza
DATA
2020-09-29

Baldintzak:

  • Adinez nagusia edo emantzipatua izatea, eta laguntza eskatu aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan urtebetez etenik gabe bizi izana egiaztatzea
  • Beste etxebizitza (edo higiezin) baten titular ez izatea edo erabiltzeko edo gozatzeko eskubidea ez izatea (salbuespen oso zehatzetan izan ezik). Bizikidetza-unitatearen gehieneko ondarea (dirua, tituluak, baloreak, ibilgailuak edo beste propietate batzuk) ezin da 50.000 eurotik gorakoa izan
  • 9.000 eurotik beherako urteko diru-sarrera gordinak egiaztatzea (babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera haztatuta)
  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako etxebizitza libre baten errentamendu-kontratu baten titularra izatea, norberaren izenean edo errentari gisa, etxebizitza horren ohiko egoitza iraunkorra izanik. Kontratuak indarrean egon behar da eta 2020ko martxoaren 14a baino lehen egon behar du sinatuta.
  • Errentatzailearen bizikidetza-unitateko edozein kiderekin familia-loturarik ez izatea. Ikusi gehiago

Edukia:

  • Alokatzeko laguntzaren hileko zenbatekoa etxebizitzako prestazio ekonomikorako eta etxebizitzako prestazio osagarrirako legez ezarritakoa izango da: 250 euro.
  • Errentakidetasunaren kasuan, laguntzaren onuradun izango den errentakideak ordaintzen duen errentaren ehunekoaren arabera egokituko da zenbateko hori.
  •  Laguntzaren zenbateko osoa, oro har, sei hilekoa izango da, eta lehen hilekoa 2020ko apirilekoa izan daiteke; beraz, 1.500 eurokoa izango da.
  • Bereziki kalteberak diren pertsonen programaosagarriaren kasu berezian, laguntzaren zenbateko osoa hamabi hilekoa izango da gehienez, eta lehen hilekoa 2020ko apirilekoa izan daiteke; beraz, 3.000 eurokoa izango da

Informazio gehiago

Kontaktua: Alokabide Informazioa: 944 044 708


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen instituzioak elkarte eta beste entitate batzutaerako ematen dituzten dirulaguntzak

Gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Hemen aurkituko dituzu gazteei zuzendutako lehiaketak eta sariak

Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak

Hemen aurkituko dituzu indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak