Eduki publikatzailea

Arnastu

Arnastu

Hezkuntza programa bat da, ikasleek egun bat naturarekin harremanetan igaro dezaten ikaskuntza esperientzia desberdin bat bizitzeko, eta inguruneak ikaskuntzarako eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten. Programa Barria inguruan gauzatuko da eta bazkaria aterpetxean izango da.

Helburuak

  • Ingurune fisikoaren eta naturalaren gaineko ezagutza zabaltzea.
  • Estresa murriztea eta irudimena bultzatzea.
  • Natura eskoletara hurbiltzeko eta haurrak naturara gerturatzeko proposamen errazak esperimentatzea.
  • Natura ikasteko bitarteko gisa erabil dadin bultzatzea.
  • Naturarekiko interakzioa eta errespetua sustatzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak (1. eta 2. mailak)

Ordutegia

10:00etatik 16:00etara

Kuota

10 euro parte hartzaileko Ikastetxeko gela bakoitzeko irakasle laguntzaile bat doan joan ahal izango da. ikasleekin egon beharko du, eta arreta eman beharko die jantokian dauden bitartean.

Iradokizunak

 

 

  • Hamaiketakoa eraman beharko dute motxila txiki batean
  • Arropa erosoa, botak edo katiuskak, zira eta euritakoa (euria ari badu) eraman behar dituzte.
  • Goitik behera aldatzeko arropa, zapatilak eta eskuoihal txiki bat beste poltsa edo motxila batean.

Izen emateak

Izena emateko eskaera bidali beharko da adieraziko diren datetan. Pdf betegarria izango da, eta guk gure posta elektronikoko erretiluan jaso eta iritsiera ordenari zorrotz jarraituz kudeatuko ditugu.

INFORMAZIO BALIAGARRIA

Norentzat

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleentzat

Non

Barrian

Ordutegia

Eskola orduetan, 10:00etatik 16:00etara

Kuota

10 euro parte hartzaileko

Beste eskola-programa batzuk

Arabaz blai

Arabaz blai

Aisialdian hezteko programa da Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat

Ikusi gehiago
Barria eco school

Barria Eco School

Ingelesean murgiltzeko eta ekologia lantzeko programa da jatorrizko irakasleekin, Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasle arabarrentzat

Ikusi gehiago
A golpe de palabra

Hitz kolpez

Hitz kolpez, genero indarkeriaren, eskola jazarpenaren eta cyberbullyingaren kontrako sentsibilizazio kanpaina bat da, Arabako gazteei begira

Ikusi gehiago