004 Arantza eu
Eduki publikatzailea
Instalazioa eta ingurua
Egokituta dago mugikortasun murriztuko pertsonentzat.
Nafarroa iparraldeko Bortziriak eskualdeko herria da Arantza. Mendi zirku batez inguratua, bailara erdian dago herria eta zirkuaren mendi magaletan banatzen diren lau auzo eta 120 baserritan bizi dira bertako 650 biztanleak.
Parte-hartzailearen adina eta profila
2011-2013an jaiotakoak
Ezaugarriak
1go eta 2. mailako aterpetxe turistikoa. 3 egongela: 250 m2ko jangela-egongela, 110 m2ko egongela eta 100 m2ko gela, guztiak musika aparailua eta telebista bideoarekin. 2 jolas parke 300 m2koak eta kalitatezko sukaldaritza bertan egina eta goxotasunez prestatuta.
Ekintzaren deskribapena
Gynkana, kamixeta tintaketak, mendi ibilbideak, herri kirolak, zuhaitz parkea, kobazuloak, igerilekua, aisialdiko ekintzak....aspertzeko astirik gabe ibiliko gara!
EKIPAMENDU PERTSONALA
- Praka luzeak eta motzak
- Jertsea eta zira
- Euritako eta kiroletako oinetakoak
- Uretako gomazko sandaliak
- Kamisetak eta kirol jantziak
- Bainujantziak, eskuoihalak eta bainuko txanoa
- Pijama
- Barruko arropa
- Eguzkitako krema
- Garbitasun pertsonalerako produktuak
- Motxila txikia (txangoak)
- Kantinplora eta linterna
- Beharrezkoa lo sakua eramatea