Eduki publikatzailea

angle-left Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente 500 plaza

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente 500 plaza


ENPRESA
Eusko Jaurlaritza. Segurtasun Saila
DATA
2019-01-31

Edukia: 

Hautaketa-prozedura oposizio-lehiaketa bidez egingo da, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agenteen plazak, C taldekoak, C-2 azpitaldeko titulaziokoak (1. hizkuntza-eskakizuna) betetzeko. Prozeduraren osagarri, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia egin beharko dira.

Deialdian, 500 lanpostu eskainiko dira: denek ere Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna dute ezarria, eta 350ek, derrigortasun-data vetea.

Baldintzak: 

a) Aldez aurretik eskabidea egitea. 

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte beteta eta 35 urte bete gabe izatea.

d) Gutxieneko altuera izatea: gizonezkoek, 1,65 m, eta emakumezkoek, 1,60 m.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako edo baliokidea edo goragoko mailako graduatu titulua izatea.

f) Euskal Herriko Poliziaren hautaketa eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen diren baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren batean ez egotea.

g) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, Herri Administrazioaren zerbitzutik bereizia ez izatea eta funtzio publikoak egiteko ezgaituta ez egotea.

Dena dela, zigor- eta administrazio-arauekin bat, errehabilitatu izana onuratzat hartuko da, baldin eta hautagaiak hala frogatzen badu horren dokumentu erakusgarria aurkeztuta.

h) Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizia Kidegoren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertua ez izatea, salbu eta baztertzea aitortu zen egunetik zenbatzen hasita preskripzio epearen baliokidea den denbora pasatu bada.

i) Ezintasuneko legezko motibo batean sartuta ez egotea, indarrean dagoen araudian ezarritakoa kontuan izanik.

j) Turismoentzako B motako gidabaimena.

k) Ordaindua izatea eskabidea jasotzeagatiko eta aztertzeagatiko tasa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legean adierazitakoaren arabera eta 3.2 oinarrian xedatutakoarekin bat.

Informazio gehiago

Eduki publikatzailea

Azken lanak

Oposaketak 2019

Hemen aurkituko dituzu Euskadi eta mugako lurraldeetako oposizio eta lan-poltsen azken deialdiak

Prentsako lan eskaintzak

Hemen aurkituko dituzu prentsan argitaratutako azken lan-eskaintzak Ikusi lan eskaintzak Whatsapp...

Euskaltzaleen Topaguneak lagun bat kontratatu behar du epe laburrean Mintzalaguna egitasmoa Arabako Mendialdean gauzatzeko

Edukia: Euskaltzaleen Topaguneak egindako kontratua, astean 2,5ordu dedikazioarekin...