Eduki publikatzailea

angle-left Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko 4 ikerketa beka

Artium Arte Garaikideko Euskal Museoan eta Arabako Arte Ederren Museoan egonaldian garatzeko 4 ikerketa beka


IRAGARLEA
Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
DATA
2019-06-17

Baldintzak: 

- Espainiako herritartasuna, Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Hitzarmena sinatu duen estaturen bateko herritar-tasuna izatea, eta Arabako Lurralde Historikoko nahiz Trebiñuko Konderriko zeinahi herritan erroldatuta egotea oinarriak ALHAOn argitaratzen diren egunean.

- Lizentziadunaren tituluaren edo goi-mailako tituluren baten jabe izatea, Humanitateetan eta/edo garatu behar den proiektuaren espezialitateari lotutako jakintza arloren batean.

 

Bekak:

- a) Arabako Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak zuzendutako bekak jarraian aipatzen diren ikerketa lerroetako edozeinetan garatu ahal izango dira, edo eskatzaileak proposatzen duen beste edozeinetan, baldin eta arte garaikidearen ezagutzan eta zabalkundean laguntzen badute eta museoarentzat interesgarria izan badaiteke:

— Artiumen bildumaren arloko ikerketa: museoaren funtsaren zati diren edo harekin lotura duten egileak, obrak, aztergaiak, kronologiak, artxiboak...

— Museoko arlo didaktikoko eta hezkuntzaren esparruko proiektuen garapeneko ikerketa.

— Arte garaikidea zaharberritzearen arloko ikerketa bide berriak.

— Arte garaikidearen ondare bibliografikoa eta dokumentala.

— Arte garaikidearen museoetako bisitarien azterketa.Artiumek izendatutako arduradun batek aholkularitza eta orientabideak eman eta jarraipena egingo dio ikerketa proiektu bakoitzari.

b) Arabako Arte Ederren Museoak zuzentzen duen bekaren kasuan, proiektuaren xedea da Arabako Arte Ederren Museoak programatutako erakusketetako agirien eta argazkien artxiboa ikertzea. 

 

Informazio gehiago

Kontaktua:

Arabako Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila  Probintzia plaza 5, 3. solairua 01001 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 181818 (luzapena: 2106) Faxa: 945 181754


Eduki publikatzailea

Azken bekak

'BBK - Bilboko Arte Ederren Museoa' Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko ikerketa bekakilbao'

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak museoko bildumari buruzko...

Yamaha Music Foundation of Europe

Zenbatekoa: 1.000-2.000 €. Informazio gehiago

Komiki Txapelketa - Crash Cómic 2019

Egile bakoitzeko hiru komiki onartuko dira, originalak eta lehenago argitaratu gabeak....