Eduki publikatzailea

null Euskara eta euskal kulturako 3 irakurle (Alemania, Errusia eta Frantzia)

Euskara eta euskal kulturako 3 irakurle (Alemania, Errusia eta Frantzia)


IRAGARLEA
Etxepare Euskal Institutua
DATA
2020-06-09
Euskal kultura eta euskara irakurleak

Konstantzako Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo C1 mailako baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE edo C2 maila egiaztatuta izatea ere; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera. • Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako: Filologia ikasketaren bat, Itzulpengintza edo Interpretaziozko ikasketaren bat izatea; irakaskuntza eskarmentua izatea eta 3. HE edo C1 mailako baliokidea izatea. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) eta 4. HE edo C2 euskara maila dutenak lehenetsiko dira; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera. • Université de Pau et des Pays de l’ Adour Unibertsitaterako: unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3. HE edo C1 mailako baliokidea izatea eta Frantseseko B2 maila izatea. Titulu ofizialik ezean, Université de Pau et des Pays de l’ Adour Unibertsitateak egoki irizten dituen neurriak hartu ahal izango ditu maila hori egiaztatzeko. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira baita euskararen 4. HE edo C2 maila egiaztatuta izatea ere; 11. artikuluko hautapen-irizpideen arabera.

Deialdi honen helburua da euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzea, honako unibertsitate hauetan aritzeko: Irakurle bat Alemaniako Konstantzako Unibertsitaterako. • Irakurle bat Errusiako Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako. • Irakurle bat Frantziar Estatuko Université de Pau et des Pays de L´Adour Unibertsitaterako.

Informazio gehiago

Etxepare Euskal Institutua Tabakalera eraikina, Andre Zigarrogileen plaza 1 20012 Donostia . Zuzenean Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua Vitoria-Gasteiz


Eduki publikatzailea

Azken bekak

Non ikusten duzu Europa Euskadin?: gazteentzako argazki lehiaketa

Edukia: Euskal Autonomia Erkidegoan, EGEFek emandako finantzaketa jaso duten proiektuak edo...

Lan Harremanetarako unibertsitate tituludunentzako dirulaguntzak

Lan Harremanetako unibertsitate tituludunentzako prestakuntza praktikorako beka Kantabria

Edukia: Iraupena: urtebete. Hileko zenbatekoa: 800 €. Informazio gehiago