Eduki publikatzailea

angle-left "Gazte Klik Klak 2018" Argazki eta bideo digitalen lehiaketa

"Gazte Klik Klak 2018" Argazki eta bideo digitalen lehiaketa


IRAGARLEA
Vitoria-Gasteizko Udala. Gazteria Zerbitzua
DATA
2018-10-16

Baldintzak: 

Gasteizen bizi diren, ikasten duten edo lan egiten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.

Gaia:

Kultura eta hiria. 

Modalitatea:

Parte hartzaile bakoitzak lan bi besterik ezin du aurkeztu lehiaketara. Argazki lanak sortetan aurkeztuko dira. Sortek 3 argazki izango  dituzte gutxienez; eta 5, gehienez. Argazkiek JPG formatukoak, 20 x 30 cm-ko irteera tamainakoak eta gutxienez 300 ppp (pixel hazbeteko  bereizmenekoak izan behar dute. Bideoz edo gif bizidunez egindako proposamenek gehienez 5 minutu iraungo dute, mp4 formatuan aurkeztu behar dira.

 Sariak:

Lau sari emango dira. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

1. 300 euroko bono trukagarri bat argazki, bideo edo kultura materialean. 

2. Lau sarituek parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren tutoretzapean. Erakusketa 2019ko lehenengo lauhilekoan izango da. Katalogo bat argitaratuko da parte-hartzaileen lana eta ibilbidea jasoko dituena. 

Jasotzeko epea: 2018ko irailaren 1etik urriaren 16ra bitartean, biak barne.

Informazio gehiago

Kontaktua:

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa Espainia plaza 1, behea 01005 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 161330

16/10/2018

Eduki publikatzailea

Azken bekak

Fantasiazko ipuin laburren unibertsitate lehiaketa

Saria: 800 €. Informazio gehiago

Dirulaguntzak

Kontsultatu hemen Araban atera diren dirulaguntzak

Kirol, euskara, kultura eta gizarte ekintza arloan dirulaguntzak Alegria-Dulantziko Udalean

Baldintzak: a) Irabazteko xederik gabeko kirol elkarte eta klubak. b) Udalerrian erroldatutako...